2008-04-22

Bista hauek dira nere etxetik ikusten dena goizean esnatzerakoan ez dira oso bista onak baino
hau da nik ikusten dudana.


Bide hau goizetan ikusterakoan gogoratzen dit ikastolara joan behar dudala.


Argazki hau gaur gizean ateratakoa da.

hara gaztarrotx

Oso toki lasaia da. Garai batean Gaztarrotx izeneko baserria zegoen bertan. Eta orain lau paretak ikus daitezke bakarrik. Oilotegia eta ukuilua ere arkaitz azpian ikus ditzakegu. Pasaia eta Hondarrabiaren muga egiten du. Orain ote eta sastakez josia dago baina merezi du bertara joatea.
Argazki onekin ez dut sentimendu handirik baina ikastolako lan bat denez eta naitanaiez argazki bat ekarri behar nuenes gaur goizean ateratako argazki xinple bat da. puskazarretatik ateratakoa Sanjuango eta sanpedroko bokana ikus daiteke oso polita da eta eta udaran inulabarrean askos politakoa.
Nire ustez sanjuanen dagoen paisajerik politena da.
ARROKA HANDIETA TXOKORIK EDERRENA




Neu ere kale berekoa naiz, askotan igo izan naiz baloien bila edota katuak zirikatzera.
Etxean ere baditut etxe horren argazkiak eta etxe oso polita iruditzen zait. Sanjuan suen egunean ere laguntza asko izan ditugu etxe orretako jabengandik, egurrak lortzeko.

Pasai Donibane, gure herri polita!


Argazki honetan, Pasai Donibane ikusten da. Hartan, Santiagoko Plaza ikusten dugu. Ni, Pasai Donibanekoa naiz eta asko gustatzen zait, zer esango dut ba nik! Ez duzutenok ezagutzen, gomendatzen dizuet etortzera eta ezagutzera. Pena merezi du eta!

Udaletxea, Errenteriako arima

Udaletxe maitea, Errenteriako zentrua zu zara.
Herrian gertatzen diren aldaketen eragilea zu zara.
Zuk,ikusi gaituzu guztioi nola handitzen joan garen denboran zehar.
Zure barnean jende asko egon da, alkate bezala, baina zu bakarra zara. Baina zure funtzioa beti izan da herritaren ahotsa entzutea eta sakabanatzea urtean zehar mundua amaitu arte.
Gora! Errenteria, gora!

Bista hauek dira nere etxean ikusten dena goizean esnatzerakoan ez dira oso bista onak baino hau da nik ikusten dudana.

Bide hau goizetan ikusterakoan gogoratzen dit ikastolara etorri behar dudala.

Argazki hau gaur goizean ateratakoa da.

faro onetatik bistak ona daude gainera ilunabarratzen denean oso polita jartzen da. Paseatzeko ondo dago, eta ezkerraldean eskailera batzuk daude eta udan bainatzeko ondo dago.

"URAREN MIRARIA"

Jakin badakigu, Paris maitasunaren hiria dela, baina oraindikan ikusi gabeko fantasiazko tokiak ditugu ikusteko zain.
Uraren mirari eta Euskal Herriaren edertasuna baturik ditugu San Pedroko toki itzel honetan. Lasaitasuna da herri zoragarri honen nagusi, eta sekulako mundu batean murgiltzen zaitu bere paisaiak ikusitakoan. Berde eta urdin dira kolorerik garrantzitsuenak, eta ontzi txikiak uretan alde batetik bestera joaten direla ikus ditzazkegu.
Momentu onak eta txarrak igaro dira San Pedron, baina gauzak alde batera utzita, toki hau ikusteko gonbite bat eskaintzen dizuet guztioi.