2008-04-21

txoko hau maite dut

Bertan sortu ez nintzen arren une goxo asko bizi izan dut bertan, eta agian horregatik maite dut. Edo asko maite nituenak bizi zirelako bertan, auskalo, jakizu... Sanpedro kaleko 13.aren ingurua da eta ezagutzera gonbidatuta zaude.

Blas de Lezo jatetxea zenaren gaineko tunelaren ondoko etxea da. Harrizko eskilara zapalak eta atari zaharra ditu. San Pedrora zatozen hurrengoan ez alde egin ikusi gabe.